EUSKAL HERRIA
Euskal Herrian betidanik egon da lagun artean kantatzeko ohitura. Oraindik ere ohikoa da bazkalostean edo afalostean euskal kantuen doinuekin batera egun bereziak ospatzea.
Batzuetan, soinuarekin edo beste musika tresnaren batekin lagunduta eta, bestetan, ahotsarekin soilik.
Urtean zeharreko hainbat festa ere kantuaren laguntzaz ospatzen dira: Gabonak, Santa Ageda eskea, San Juan eskea…
Modu horretan, istorioak edota herrietako gertakizunak kontatzen dituzten abestiak ere sortu izan dira kale giroan. Horietan zentratuko gara orain!
Lehenik eta behin, bakarka, zerrenda bat osatu beharko duzue: herriren bat aipatzen duen edo herri bati buruz hitz egiten duen euskal abestien zerrenda hain zuzen ere. Has zaitezte pentsatzen! Ea zenbat abesti zerrendatzeko gai zareten!
Listo? Zenbat abesti apuntatu dituzu? Eta taldean? Partekatu zuen artean eta taldearen zerrenda osatu koadernoan.
Ikusi duzuen bezala, badira zenbait abesti herri bati buruz hitz egiten dutenak. Horietako abesti bat landuko duzue jarduera honetan.
Ezagutzen duzue? Ikusi bideo hau!
Zer iruditu zaizue? Gustatu zaizue? Erritmoa du, ezta? Ba hauxe da egin beharko duzuena:
Ikusi bideoko azalpena eta ikasi
abestia eta dantza
Graba ezazue bideo bidez zuen azken emaitza eta partekatu irakaslearekin!