letonia

Euskal Herriko abestiak ezagutu ondoren, Europako beste leku batera egingo dugu jauzi. 

Oraingo honetan, Letonia eta hango kultura eta instrumentuak ezagutuko dituzue!

Euskal Herriko abestietatik, goazen Europa iparraldeko instrumentuak ezagutzera! Ikusi bideoa:

 

Bideoan, koklea zer den jakiteko eta tresna hori entzuteko aukera izan duzue. Baina zer ikasi duzue? Saiatu lan-koadernoko galderei bakarka erantzuten.

Erantzun dituzu dagoeneko galderak? Elkar zaitez gelakide batekin eta kontrastatu zuen erantzunak!

Elkar zaitezte orain beste bikote batekin! Erantzun berdintsuak dituzue? Osatu zuen erantzunak besteen informazioarekin!

Bukatzeko, entzun arretaz koklearen doinuak, begiak itxita. Zer musika tresnaren doinuak gogorarazten dizkizue? Eztabaidatu talde txikian.

bonbilla koloreekin

Aprobetxatu kokleari buruz gehiago jakiteko eta ikusi ZeMe Band taldearen kanala Youtuben! Gozatu musikaz.