gidoia osatu
Pixkanaka ari gara amaierara iristen, eta, hasieran esan bezala, bideo bat egin beharko duzue taldekideen artean. Baina horretarako, prestaketa lanak egin beharko dituzue.
Lehenik eta behin, grabaketaren gidalerroa prestatu beharko duzue eta, ondoren, taldean storyboard bat osatu, hau da, grabaketaren planoak erabakiko dituzue: nola grabatu, nondik egin grabazioak…

Gainera, gidoia ere zehaztu beharko duzue:
Zer esango du bakoitzak?
Zein formatutan egingo du?
Zein dira hartzaileak?
Hala eta guztiz ere, lan-koadernoan aurkituko duzue gidoia egin ahal izateko txantiloia. Galdera horiek kontuan izanda egin beharko duzue. Azkenik materialak prestatu beharko dira, atrezzoa esaterako.