Unitateak nola erabili
Webgunearen goiburuan, hiru atal topatuko dituzue: hasiera, unitateak eta gida didaktikoak.
Hasierako orrian, Abestiz eta Kantuz proiektuaren sarrera irakurtzeko aukera duzue, baita bertako materialari buruzko informazioa ere: unitateak erabiltzeko jarraibideak eta egitasmoaren nondik norakoak, besteak beste. Azken atal horretan, material honen helburu didaktikoak eta metodologiari buruzko xehetasunak ere bildu ditugu.
Bestalde, unitateak lantzen hasteko, “Unitateak” ataleko “Musika-generoak” azpiatalean sartu, eta musika-genero bat aukeratu behar duzue, horietako irudiren batean klik eginez. Hautatutako unitatean sartzean, orriaren goialdean haren egitura agertuko zaizue.
Bakoitzak hiru fase ditu: hasiera-fasea, garapen-fasea eta amaiera-fasea. Fase bakoitzaren gainean klikatuz, egin beharreko jarduerak aurkituko dituzue. Dena den, jarduerak elkarren segidan egitea aholkatzen dizuegu, ikasi beharreko ezagutzak modu egokian jaso ditzazuen. Batetik bestera joateko, aski da hurrengo jardueraren botoia sakatzea.
Unitateak lantzen hasi baino lehen, gogoan izan hasierako jarduera orokorra, musika-generoetan sakontzen hasi baino lehen egin beharreko ariketa baita.
Gida didaktikoei dagokienez, bestalde, jakizue dokumentu horiek deskargatzeko aukera izango duzuela. Abestiz eta Kantuz proiektuko gai bakoitzak bere gida du, eta gauzatzeari begira informazio lagungarria du erantsita.