A. PROPOSAMENAREN XEDEA

Proposamen didaktiko hau hezitzaileek ikasleen musika-sormena aberasteko eta garatzeko sortua da. Hainbat musika-estilo ezagutzean datza gida, besteak beste euskal tradizioko abestietan murgilduz. 

Gida honetan aurkezten den proposamena arte-hezkuntzaren arloan kokatzen da; zehazki, musikaren arloan. Horregatik, musikaren munduan adierazteko, sortzeko, pentsatzeko eta kritikotasuna nahiz behaketa lantzeko espazioa eskaini nahi zaie ikasleei. 

Horretarako, musika-hezkuntzaren abiapuntu gisa, musika-lengoaiaren tresnak landuko ditugu. Musika-hezkuntzaren oinarri den musikak berebiziko garrantzia du pertsonengan, bizitzako etapa guztietan, jaio aurretik hasten baikara musikaren estimuluak sentitzen, garapen-prozesuaren hasiera-hasieratik, umeki garenetik, eta bizitza osoan zehar izaten baititugu estimuluok. 

Musikari esker, haurren sentsibilitatea, kontzentrazioa, arreta, oroimena, psikomotrizitatea, irudimena eta sormena garatzen dira, besteak beste. Haren bidez, gainera, sentimenduak adierazteko beste modu bat garatzen dute haurrek. Horrez gain, sozializazio-prozesuan ere laguntzen du musikak. Hori horrela, txikitatik eragiten du musika-adierazpenak haurren eta ikasleen garapenean eta heziketan. 

Hau guztia hezkuntza-agenteen (ikasle, irakasle/hezitzaile, familia eta hezkuntza-komunitatea bere osotasunean) parte-hartze aktiboarekin garatu nahi da, gida didaktiko honetan eta demoan aurkezten den proposamen interaktibo eta musikalaren bidez. 

Material hau neska-mutilen sormena aberasteko erabiltzea nahi genuke. Musika, arte gisa ez ezik, haurraren heziketaren osagai modura erabiltzeari ere ekin behar diote irakasleek. Gainera, lan egiteko berariazko erak eskaintzen dizkiegu irakasleei, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei begira, bai eta zenbait jolas, ariketa eta gomendio ere. 

B. CURRICULUM-ARGUDIAKETA

FUNTSEZKO KONPETENTZIAK DESKRIPTOREAK KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK EBALUAZIO-IRIZPIDEAK OINARRIZKO JAKINTZAK
ARTE-HEZKUNTZA
KE STEM KD KPSII HK EK KAKK 1
1
1
3
1
2
1 2
1.1. Kultura, garai eta estilo desberdinetako arte-proposamenak ezagutzea, harrera aktiboaren bidez eta tresna digitalak erabiliz, jakin-mina, sentsibilitatea, errespetua eta pentsamendu kritikoa garatzeko. 1.1. Kultura- eta arte-adierazpenen bereizgarri diren zenbait korronte, estilo eta genero bereiztea, horiekiko interesa nabarmenduz harrera aktiboaren bidez eta genero-ikuspegia txertatuz.
1.2. Kultura- eta arte-adierazpen nabarmenenak deskribatzea, digitalak barne, haien ezaugarriak irekitasunez miatuz eta haien artean harremanak ezarriz.
1.3. Kultura- eta arte-adierazpen analogikoen eta digitalen aberastasuna miatzea, haiek sortzen dituen aniztasuna ezagutuz, errespetatuz eta baloratuz, eta haien elementuren bat bereganatuz.
MUSIKA-HEZKUNTZA
Arte-esparruko hiztegi espezifikoa. Ezagutza eta erabilera.
Baliabide digitalak. Arte-produkzioak transformatzeko, sortzeko eta ezagutarazteko grabazioko eta edizioko aplikazio informatikoak. Beste batzuek sortutako edukiak erabiltzeko eta banatzeko lizentziekiko errespetua.
Zenbait korronte estetiko, jatorri eta garaitako musika-proposamen bokal eta instrumentalak. Grabazio eta kontzertu entzunaldiak.
Entzumena aktiboa eta barne-memoria. Deskribapena, ezagutza eta analisia. Zarata-egoeren eta kutsadura akustikoaren aurreko jarrera kritikoa.
Ahotsa eta musika-instrumentuak. Sailkapena. Instrumentu digitalak eta ez-konbentzionalak. Euskal Herriko instrumentu tradizionalak.
Isilunea: entzunaldian eta musika-praktikan zehar arreta iraunarazteko elementu eta baldintza ezinbestekoa.
Instrumentu-, ahots- eta gorputz-praktika: esperimentazioa, miaketa sortzailea, interpretazioa eta inprobisazioa soinu- eta adierazpen-aukeretatik abiatuta.
Musika-sorkuntza eta -produkzioa: proiektuaren plangintza. Materialak hautatzeko jarraibideak.
PLASTIKA ETA IKUS HEZKUNTZA
Ikus-kultura. Irudia gaur egungo munduan. Interpretazio-prozesua: behaketa, irakurketa, analisia, interpretazioa eta ebaluazioa.
Sorkuntza-prozesuaren faseak: plangintza, interpretazioa, esperimentazioa eta ebaluazioa. Prozesuaren eta produktuaren arteko oreka. Kolaborazio-egikaritzea. Norberaren eta besteren prozesuaren zein azken produktuaren balorazioa.
IKUS-ENTZUNEZKO HEZKUNTZA
Hizkuntza zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoaren oinarrizko nozioak. Proposamen ikoniko, zinematografiko eta ikus-entzunezkoen ikustaldi eta analisia, modu kritikoan.
Ikus-entzunezko estilo, genero eta formatuei buruzko oinarrizko nozioak: irudi finkoa eta mugikorra. Fikzioa eta ez-fikzioa. Animazioa.
Ikus-entzunezko elementuen erregistroa eta edizioa (irudia, audioa eta partiturak): kontzeptuak, teknologiak, teknikak eta oinarrizko baliabideak. Bilatzeko, iragazteko eta baloratzeko estrategiak.
Istorio errazen konposizioa, bakarka eta taldean, komunikazio- eta adierazpen-asmoarekin, berregiteko, kontatzeko eta grabatzeko.
Ikus-entzunezko produkzioak: sorkuntza-prozesuaren faseak eta rolak. Kolaborazio-lana, eta prozesuak dauden genero eta formatuetan duen garrantzia.
Produkzio multimodalak: errealizazioa. Ikus-entzunezko hizkuntza multimodalaren ezaugarriak. Oinarrizko animazio-teknikak.
Ikus-entzunezko mezuen esperimentazioa eta zabalkundea: prozesu teknikoak.
ARTE ESZENIKO ETA PERFORMATIBOETAKO HEZKUNTZA
Genero eszenikoak. Horietarako hurbilketa eta interpretazio dramatikoaren garrantziaren balorazioa.
Adierazpen eszenikoaren funtsezko elementuak. Rolak, materialak eta espazioak. Antzerki-izaera. Oinarrizko egitura dramatikoa. Praktikaren balorazioa eta interesa.
Gorputza eta bere aukera motorrak, dramatikoak eta sortzaileak, komunikatzeko, dibertitzeko eta ideiak, sentimenduak eta emozioak adierazteko baliabide gisa. Dantza, dramatizazioa eta antzerki-emanaldia.
Oinarrizko drama- eta dantza-teknikak. Adierazpen-hizkuntzak. Ekintza performatiboekin esperimentatzeko jarraibideak. Inprobisazio gidatua eta sortzailea.
Gorputz-sorkuntza eszenikoaren eta dramatikoaren faseak: proiektuaren plangintza, behaketa eta adierazpen-asmoa hitzez adieraztea: sarrera. Materialak hautatzeko jarraibideak.
HKK KE SETM KD HK KAKK 3 4 5
3 5
2
3 4 5
2 3 4 5
1 2 3 4 5
1 2 3 4
2.1. Musika-proposamenak entzuteko eta ulertzeko jarrera garatzea, entzumena eta sorkuntza aktiboa eginez eta musika-testuinguruak ezagutuz eta lotuz, irizpideak garatzeko eta proposamen berriak egiteko. 2.1. Musika-tresna, obra eta proposamen desberdinen ezaugarriak eta funtzioak identifikatzea, bai eta beren jatorri historikoak eta sozialak ere.
2.2. Musika-piezen entzunaldian arreta eta irekitasuna erakustea, horiek ulertzeko eta interpretatzeko jarrerarekin.
2.3. Musika adierazpenaren bilakaera ulertzea, eta ekoizpen desberdinetako ezaugarriak eta funtzioak aintzat hartzea.
KPSII KEM KD STEM 1
1
2
1 2 4
2.2. Material plastiko eta ikusizkoekin esperimentatzea, eta konposizio pertsonalak eta kolektiboak sortzea, haien balio artistiko eta pertsonala aintzat hartuz eta haiek aurkezteko eta hedatzeko tresna eta teknika egokiak erabiliz. 2.1. Arte-materialak eta -tresnak modu egokian erabiltzea, segurtasun-arauak betez eta espazioa eta denbora errespetatuz.
2.2. Sortze-prozesua planifikatzea, aurreko lanak aintzat hartuz eta helburuak argi izanez.
2.3. Sortutako lanak modu egokian aurkeztea, formatu desberdinak erabiliz.
KPSII KD STEM KAKK 1
2
1 2 3
1 2 3
1 2
2.3. Ikus-entzunezko hizkuntza garatzea, eta sorkuntza-prozesuetan, adierazpen teknikak eta tresnak modu egokian eta arduratsuan erabiltzea, ikus-entzunezko proiektu errazak sortzeko. 3.1. Ikus-entzunezko hizkuntza eta adierazpen teknikak modu egokian eta arduratsuan erabiltzea.
3.2. Ikus-entzunezko proiektu errazak sortzea, planifikatzea eta aurkeztea, beharrezko tresnak erabiliz.

HELBURUAK

 

Helburu orokorra:

Musika-estilo edo -genero desberdinetan murgiltzea eta musikaren aberastasuna ezagutzea. Zehazki, honako genero hauetan: rocka, popa edo filmetako abestiak, klasikoa, folka, musika latinoa edo jazza.

– Jarduera dinamikoen bidez, ikasleen musikarako konpetentzia garatzea.  

 

Helburu espezifikoak:

Musika-genero bakoitzean erabiltzen diren instrumentuak bereiztea.

– Munduko zein Euskal Herriko musika-genero bakoitzeko taldeak ezagutzea.

– Musika-genero desberdinetako abestiak ezagutzea.

– Eztabaidaren eta argudiaketaren bidez, lana banatzen ikastea.

– Nork bere burua musikaren bidez adierazten ikastea (abestiekin, dantzekin nahiz erritmoekin).

– Musika-generoekiko interesa piztea.

– Ikasleei beren iritzia adierazten laguntzea.

– Talde-lana eta elkarrekintza sustatzea.

– Ikasleei musikaren bidez erlaxatzeko baliabideak ematea.

– Mindfulnessaren balioa transmititzea.

– Nork bere burua ebaluatzen ikastea.

GIDA DIDAKTIKOA

A. TESTUINGURUA

Proposamen hau Lehen Hezkuntzako curriculum-dekretuari jarraikiz landuko da. Sekuentzia didaktikoetan antolatuta egongo da, eta landuko diren jarduerak egitura kooperatiboak erabiliz gauzatuko dira. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleentzako laguntza-materiala da hau, proiektu musikal berriak sortzeko ekinean eskolak prestatzeko eta eremu nahiz ideia berriak jorratzeko. Ikasleen heziketa-prozesuari modu iraunkorrean ekiteko proposamena da, erritmoa, harmonia, entzutea, kantua eta abar landuz. 

Hezkuntza-jardunaren berri ematen duen eta jardun hori zehazten duen erabaki-multzoa metodologian islatzen da. Etapa honetako proposamen pedagogikoak esperientzietan, jardueretan eta jolasean oinarritutako ikasketa-prozesuak dira. Gainera, Lehen Hezkuntzako bigarren etapan kokatzen denez, ikasleek lan-ohitura egokiak hartzea sustatuko da. 

Aniztasunak ere izango du bere lekua; izan ere, bakoitzaren berezitasunak errespetatuko dira, ikasteko erritmoak eta autonomiaren garapena kontuan hartuz. Talde-lana eta parte-hartze aktiboa ere bultzatuko dira. Horrela, bada, proposamen pedagogiko guztiak errespetuzko eta konfiantzazko giroan aplikatuko dira, haurren autoestimua eta gizarteratzea sustatzeko. 

 

B. ABIAPUNTUA ETA AZKEN EKOIZPENA

Munduan musikaestilo ugari dauzkagu; batzuk herrialde zehatz batzuetan dira ezagun, baina beste batzuk mundu osoan daude zabalduta. Material honen bidez, musikaestilo horietako batzuk ezagutuko ditugu, eta, amaieran, kontzertu bat antolatuko dugu, egindako lana hezkuntza-komunitateari erakusteko xedez

C. INPLIKATUTAKO IKASGAIAK 

Artehezkuntza 

D. SAIO-KOPURUA 

Unitate bakoitzak 10 orduko iraupena izatea aurreikusten da. Proiektu osoak 5 musika-estilotan banatutako 5 unitate ditu, eta unitate bakoitzak 10 ordu ditu. Era berean, lanari ekin aurretik ikasleekin landu beharreko hasierako unitateak 50 minutuko iraupena du. 

Unitate hau urte osoan zehar egiteko dago pentsatuta; nolanahi ere, ikastetxeko metodologiak ahalbidetuz gero, jarduerak modu independentean ere landu daitezke, dela proiektu baterako egokiak direlako, dela eduki bat lantzeko ondo datorkielako ikasleei. Dena dela, unitateak osorik egitea komeni da, haien berezko egitura errespetatuz (hasiera, garapena eta amaiera), horrela izango baitute zentzua. 

 

E. IBILBIDEA ETA DENBORALIZAZIOA

Proposamen honen bidez, musika-festibal moduko bat egingo dugu ikasleekin. Horretarako, baliabideen hasieran, musika-festibal edo kontzertuak zer diren, nola diseinatu behar diren eta martxan nola jarri behar diren ikusiko dute. 

Hona hemen proposamena: 

HASIERAKO JARDUERA: ZER DA MUSIKA-FESTIBALA

Denboralizazioa

50 minutu

Materiala

Webgunea, musika-erreproduzigailua (YouTube, Spotify edo bestelakoren bat)

Helburuak

  • Musikafestibala zer den jakitea. 
  • Musika-festibalean parte hartzeko prestaketa-lanak egitea.  
  • Unitate bakoitzean egin beharrekoa azaltzea. 

Jardueraren azalpena: 

Hasierako fase honetan, musika-festibala zer den ikasiko dute ikasleek, eta ikastetxe bakoitzak festibal bat antolatuko du ‒bere egoerara moldatuta, noski‒, ikasleek parte hartzeko. Nori zuzenduta egongo den erabaki beharko dute (ikastetxean komunikatzeko, zein adin-tarteri, familiei, herritarrei…). Garapen-faseko ariketen bidez, ikuskizuna prestatuko dute. Amaiera-fasean, berriz, ikuskizuna egingo dute. 

Berotzen hasteko, galdera batzuk egingo dizkiegu ikasleei: 

    • Musikarik entzuten al duzue? 
    • Zein musika-mota gustatzen zaizue: lasaia, mugitua, biak? 
    • Zer abesti gustatzen zaizue? 

    Ikasleren batek lantzen ari zareten musika-generoko abesti batekin erantzuten badio “Zer abesti gustatzen zaizue?” galderari, irakasleak abesti hori YouTuben bilatuko du, eta entzuteko jarriko die ikasleei. Musika entzuten ari diren bitartean, ikasleak libreki dantzatzera eta beren burua musikaren bidez adieraztera bultzatuko ditu: eskuak mugitzera, erritmoa eramatera, salto egitera… 

    GARAPEN-FASEA: MUSIKA-FESTIBALAREN DISEINUA

    Garapen-atalaren barruan, gai bakoitzaren azpisekuentzia bat egingo dugu. Egitura hau izango du gai bakoitzak:

    Ikasleek unitate bakoitzari dagokion musika-estiloa landuko dute. Horretarako, hainbat talde/artista/musikari ezagutuko dituzte, eta estilo bakoitzean nagusitzen diren instrumentuak ikusiko dituzte.

    Jakintza batzuk barneratu ondoren, festibalerako ikuskizuna prestatzeari ekingo diote. Horretarako, lau talde egingo dira ‒edo zortzi, ikasle asko izanez gero‒, eta talde bakoitzak estilo bakoitzeko lau abesti jorratuko ditu. Hori egin ahal izateko, bideo tutorial batzuk aurkituko dituzte webgunean. 

    AMAIERA-FASEA:

    Amaiera-fase guztietan, gelakideen aurrean egiteko jarduerak izango dituzte ikasleek. Hau bi eratan plantea daiteke: 

    -Festibala gelakideek bideratuko dute, eta amaiera-faseko jarduera hau landutako abestiaren emanaldia izango da. 

    -Entsegu orokorrean, gelakideen aurrean ikuskizun txiki bat egiteko aukera izango dute. Horrela, eszenatoki handira irten baino lehen hobetu beharreko alderdiak identifikatu ahal izango dituzte.

      Jardueren antolaketa eta denboralizazioa

      Unitate bakoitza hiruhileko batean egiteko dago berez diseinatuta; alegia, guztira 16 ordu inguru eskainiz egiteko. Nolanahi ere, hiruhileko bakar batean beharrean, urte guztian zehar ere landu daitezke unitateak, eta horrek musika-estilo guztiak jorratu ahal izateko aukera eman diezaieke ikasleei. Dena den, unitateen antolaketari esker, jarduerak modu independentean ere egin daitezke. 

      Irakaslearen esku geratzen da unitateak garatzeko moduari buruzko erabakia 

      Espazioaren kudeaketa

      Unitateak ikasgelan landuko diren arren, egokia litzateke beste espazio batzuk ere erabiltzea ‒eskuragarri egonez gero, betiere‒ dantzarekin eta musikarekin zerikusia duten jarduerak aurrera eramateko; adibidez, IKT-baliabideak dituen gela, liburutegia, informatika-gela, ikus-entzunezkoen gela, ekitaldiaretoa, espazio irekiak... 

      Baliabideak

      Proiektu hau garatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiliko ditugu; besteak beste, gelakide guztientzako arbel digitala eta ikasleentzako ordenagailu eramangarri bana.

      Hori kontuan izanda:

       

      • Testuak irakurri, bideoak ikusi edo audio-zatiak entzungo ditugu unitateetan. 
      • Informazioa bilatzeko, Internet erabiliko dugu. 
      • Materiala ekoizteko, kamerak edota mugikorrak erabiliko ditugu. 
      • Gaiak aurkezteko, txostenak idazteko, bideo-edizioak egiteko eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpenetarako, sarean dauden aplikazioak erabiliko ditugu. Ikasleek lan-koadernoak edukiko dituzte eskuragarri ariketak egiteko

      LANTALDEA

      Iñaki Tolaretxipi Tejeria  (Proiektuaren zuzendaria) 

      • Ingeniaritzan doktorea
      • Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko (EHU) irakaslea
      • Musika-irakasle tituluduna
      • Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria
      • Konpositorea

      Maddalen Dorronsoro Amiano (Koordinazioa eta lanketa) 

      • Landarbaso Abesbatzaren formazio-taldeen irakaslea.
      • Landarbaso Abesbatzeko abeslaria eta ahots-teknikako irakaslea.
      • Lartaun Abesbatzaren  zuzendaria