TALDEKATZEA ETA ABESTIAK BANATZEA

Gustatu al zaizkizue entzun dituzuen abestiak? Orain, taldeka banatuko zarete, eta talde bakoitzak lau abestietako bat aukeratuko du. 

Gogoan izan aukeratzen duzuen abestia interpretatu beharko duzuela musikajaialdian. Ziur primeran pasatuko duzuela! 

ume taldea

Lehenik eta behin, sortu itzazue lau talde. Ahal dela, talde guztiek ikaskide-kopuru bertsua izan dezatela eta neskez eta mutilez osatuta egon daitezela. 

 

umeak zalantzati

Ondoren, talde bakoitzak lau abesti hauetatik bat aukeratu beharko du:  

Niko Etxart – Euskal Herri Rock N’ Roll 

 Elvis Presley – Jailhouse Rock 

Queen – We Will Rock You 

AC/DC – Back in Black