lasaitasunera buelta
Hainbeste rock-abestiren eta dantza mugituren ondoren, abesti lasai bat entzungo duzue.
Beraz, gorde dena, eta entzun lasai jarriko dizuegun abestia.
Entzun ezazue Berri Txarrak taldearen Aditu bihurtuak abestia.

Abestia entzuten duzuen bitartean, lasaitzeko, urrats hauei jarraitu behar diezue:
1. Gorde dena (estutxeak, boligrafoak, koadernoak…).
2. Itxi begiak.
3. Hartu arnasa eta bota arnasa poliki-poliki.
4. Entzun lasai abestia eta erlaxatu.