ERRusia

Zein politak Irlandako dantza eta abestiak!
Jadanik Europa osoa zeharkatu dugu, baina oraindik azken herrialde bat falta zaigu bisitatzeko, kontinenteko herrialde handiena hain zuzen ere: Errusia. Zer datorkizue burura Errusiari buruz hitz egiten dugunean?

Oraingo honetan, Errusiarekin identifikatu daitekeen dantza bat prestatu beharko duzue eta ondoren hura grabatu. Baina lasai, lehenik eta behin “Kalinka” izeneko abestiarekin egindako dantza ikusi eta landuko duzue! Eutsi horri!  

Orain har ezazue arnas pixka bat hurrengo zatiarekin hasi baino lehen!

Elkar zaitezte taldean eta sor ezazue aurretik ikusitako bideoan oinarritutako dantza bat! Bertan ikasitako dantzaren pausuak ere hartu lagungarri bezala.

Ondoren, zuek asmatutako pausuak gehitu dantza horri. Nahastu erritmoak, abestiak… sortu zuen gustukoa den dantza bat, izan Errusiako partaide.

Zein dantza polita sortu duzuen!
Orain dantza hori grabatu beharko duzue eta irakaslearekin partekatu, ea zer iruditzen zaion!