IRLANDA
Zein politak Letoniako doinu musikalak! Hango instrumentuekin sekulako abestiak sor daitezke. Ez galdu aukera horiek ere erakusteko erreportajean!
Europan, dakizuen bezala, kultura asko daude, eta nahiz eta hasiera batean herrialde guztiak antzekoak direla iruditu, sumatuko duzue nola bakoitzak bere berezitasunak dituen.
Gauza bera gertatzen da Europako abesti eta dantzekin. Hemen modu batera abesten edo dantzatzen dena beste herrialde batean beste modu batera egingo da seguraski. Beste horrenbeste gertatzen da, adibidez, polkarekin. Ez dakizu zeri buruz ari garen? Ekin lanari!
Lehenik eta behin, taldean elkartu eta galdera hauei erantzuten saiatu, zuen aurre-ezagutzak baliatuz:
Zer da Polka?
Non sartu zen?
Zein berezitasun ditu?
Polka, beraz, Europa osora zabaldu zen, baita Irlandara ere. Entzun bestela bertako polka ospetsu bat!
Entzun polka
Ez esan gorputza mugitzeko gogorik ez zaizuela sartu! Bada hori egingo duzue oraingo honetan, dantzatu! Horretarako, lehenik eta behin, plastikozko edalontzi bat hartu beharko duzue, ezinbestekoa dantza hau egiteko.
Denontzako edalontzirik ez baldin badituzue lasai ibili, bada inongo materialik gabe dantzatzeko aukera ere. Jarraian, bideoko erritmoak ikasi eta hasi praktikatzen!
Amaitzeko, taldekide guztiak dantza hau egiten grabatu eta zuen irakasleari bidali beharko diozue, astindu gerria!
Gogoratu material hau zuen erreportajerako gorde dezakezuela!