PRIBATUTASUN POLITIKA
ONGI ETORRI EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOAREN DATU PERTSONALEN POLITIKARA.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak (https://asmoz.eus) jakinarazten dizu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren WEBGUNE (aurrerantzean, GUNE) bat dela.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eskerrak eman nahi dizkizu datu pertsonalak babesteko duen politika irakurtzeagatik. Hori eginez, alderdi hauei buruzko informazioa jasoko duzu:
- GUNEAk eskatzen dizkizun datu pertsonalak
- Datu pertsonalen erabilera eta zabalpena
- EI/SEVek datu ekonomiko-finantzarioei ematen dien trataera
- Pribatutasunari buruzko beste hainbat ohar garrantzitsu
- Cookieak atzipenak zenbatzeko erabiltzen ditu EIk, ez erabiltzaileak identifikatzeko
- Nola jarri arduradunarekin harremanetan
Politika honek indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko Legean xedatutakoari jarraitzen dio. Edonola ere, GUNEAk beretzat gordetzen du politika hori aldatzeko aukera. Hori dela-eta, aldian behin irakur dezazula gomendatzen dizugu.
GUNEAK ESKATZEN DIZKIZUN DATU PERTSONALAK
Erabiltzaile zaren aldetik, inolako informazio pertsonalik eman beharrik gabe bisitatu gaitzakezu. Nolanahi ere, zure datuak zuzenean ematen dituzun formularioetan jasotako informaziotik ateratzen ditu GUNEAk:
- Master eta ikastaroetan izena emateko formularioak
- Edukiak jaisteko formularioak
- Posta-zerrenda
DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA ZABALPENA
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak kudeatzen dituen lehen aipaturiko formularioetan erregistratu zaren erabiltzaile bat baldin bazara (pertsona fisikoa), jakin ezazu datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu bat daukagula. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak informazio- eta komertzializazio-lanak egiteko eta zurekin (erabiltzailearekin) lotzen gaituen harreman kontraktuala kudeatzeko eta mantentzeko xedearekin sortu du fitxategi hori.
Ez baldin baduzu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren produktu, eduki eta zerbitzuei buruzko informazio gehigarririk jaso nahi, komunika iezaiozu datu pertsonalen arduradunari, dela posta elektronikoz (asmoz@asmoz.org), dela posta arruntez (ASMOZ FUNDAZIOA, Asteasuain industrialdea 14, 20170 Usurbil – Gipuzkoa), zera adieraziz: EZ DUT PRODUKTU, ZERBITZU ZEIN EDUKI GEHIGARRIEI BURUZKO KOMUNIKAZIORIK JASO NAHI.
Era berean, GUNEA, datuak biltzen hasten den bakoitzean, agiri horrekin lotuta egongo da.
Oro har, ez ditugu zure datu pertsonalak lagako; gerta daiteke, ordea, lagapena egitea horretarako baimen espresua eman baldin badiguzu.
DATU EKONOMIKO-FINANTZARIOEN TRATAERA
EI/SEVek ez du bere erabiltzaileei buruzko informazio ekonomiko-finantzariorik.
PRIBATUTASUNARI BURUZKO BESTE HAINBAT OHAR GARRANTZITSU
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak cookieak erabiltzen ditu.
Cookieak (web-zerbitzariak zure nabigatzaileari bidaltzen dizkion kodeak eta zure ordenagailuaren disko gogorrean identifikatzeko biltegiratzen direnak) nabigazioa errazteko erabiltzen ditu Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak: hizkuntza-aukeraketa, eredua, etab.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta IP-helbideak. IP-helbideak zenbaki batzuk dira, sarbidea hornitzaile bati atxikitzean edota elkarteko LAN edo WAN baten bidez erabiltzailearen ordenagailuari automatikoki esleitzen zaizkionak. GUNEAk EZ ditu IP-helbideak biltzen, modu horretan erabiltzaileen jokabidea ezagutu eta gunera egiten diren bisiten maiztasuna ikuskatu ahal izango dugu. Anonimotasuna errespetatzen dugu. GUNEAk ez du erabiltzaileen IP-helbideekin edota bestelako informazio identifikagarriekin hiperloturarik sortzen.
NOLA JARRI ARDURADUNAREKIN HARREMANETAN
GUNEko datuak babesteko politika honi buruzko inolako argibiderik beharko bazenu, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioko datu pertsonalak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, dela posta elektronikoz (asmoz@asmoz.org), dela posta arruntez (ASMOZ FUNDAZIOA, Asteasuain industrialdea 14, 20170 Usurbil – Gipuzkoa).