ROCK-TALDE ospetsuak ezagutzea

Taldekako dinamiketan murgildu baino lehen, rock-generoko talde ospetsu batzuk ezagutuko dituzue, zuen kultura musikala zabaltzeko! 

 

Horretarako, jarduera honetan, banaka, lan-koadernoko ariketa egingo duzue. Bertan, eskatzen zaizuen informazioa sailkatu beharko duzue, adierazten diren galderei erantzunez: 

lana musika
  • Zein da taldearen izena?
  • Nongoa eta noizkoa da taldea?
  • Zer hizkuntza erabiltzen dute?
  • Zenbat taldekide ditu?
  • Noiz eta non jo du hemendik gertuen? 

Rock-taldeak ezagutzeko, beharrezkoa da zer-nolako musika egiten duten jakitea. Beraz, hainbat bideoklip ikusi eta entzungo dituzue:  

  • Ezagutzen al duzue talde horietakoren bat? Ezagutzen al duzue talde horien abestiren bat?

  • Zein abesti gustatzen zaizue gehien?

Amaitzeko, talde eta artisten aurpegiak ezagutzeko azken ariketa egingo duzue. Alde batetik, taldeen argazkiak dituzue; bestetik, izenak. Zuen eginkizuna horiek lotzea izango da. Ongi egingo ahal duzue! Animo!